1936ko Irailak 13 ¡Viva la lucha de todos los milicianos! Gora milizianoen borroka!

Aurreko ostegunean, irailak 13, CNTko hainbat kidek Donostiako Udalak antolatutako ekitaldian parte hartu zuten -frankismoaren biktimei omenaldia- asmo argi batekin: gogoratzea eta gogoraraztea Donostiako Komunari lotutako milizianoak bertan izan zirela borroka sutsuan. Behin eta berriz saiatu dira milizianoen borroka ahazten eta ezabatzen, baina guretzat argi dago: Gora miliziano guztien borroka! Irailaren 13an sartu ziren Donostian altxamenduko ejerzito faxista, errekete nafarrak aurrean zihoazelarik. Gure oroimenean daude zalantza izpirik gabe borrokara irten ziren pertsona milizioanoak, Errepublikaren defentsan zein faxismoa geldiarazteko irten zirenak. Gogoan zaituztegu!

El jueves 13 de Setiembre, varios konpas de CNT acudieron al acto organizado por el ayuntamiento donostiarra -acto de homenaje a las víctimas del franquismo- con la finalidad de reconocer a los combatientes milicianos de La Comuna de Donostia, que parece ser, la institucion quiere olvidar y borrar. Para nosotras es claro que ¡Viva la lucha de todos los milicianos! El 13 de Setiembre es la fecha de entrada , en la ciudad donostiarra, del ejercito sublevado fascista, con los requetés navarros al frente. En nuestra memoria están todas aquellas personas milicianas que saltaron sin dudarlo, bien en defensa de La Republica, bien a detener el avance del fascismo. ¡Vuestro recuerdo vive en nosotras!

Advertisements

Sexu-erasoak Donostiako Aste Nagusian Agresiones sexuales en la Semana Grande donostiarra

CNT Gipuzkoaren komunikatua Donostiako Aste Nagusian izandako sexu-erasoen aurrean

Comunicado CNT Gipuzkoa ante las agresiones sexuales en la Semana Grande donostiarra

Gutxienez 7 salaketa aurkeztu dira Donostiako Aste Nagusian sexu-eraso matxistei lotuak, horien artean adin txikiko neska baten bortxaketa, ukimenduak, sexu-eraso asmoz egindako bahiketa, grabazioak, eta horri gehitu behar zaio mutil gazte bat koman dagoela berarekin hizketan zebilen neskaren mutilagun ohiak emandako jipoiagatik. Horrek guztiak erakusten du gizarte matxista honetan neskak eta emakumeak desira-objektu baino ez direla, gizonak erabakitzen duenean kontsumitzen duen objektua, eta beste jabetza bat, jabetza pribatu bat.

Komunikatu honen bitartez, CNT Gipuzkoak bere gaitzespenik gogorrena adierazi nahi du eraso hauen guztien aurka, eta baita beste neska eta emakume batzuek jasandakoen aurka ere. Asko dira salaketarik ez aurkeztea erabakitzen duten neska eta emakumeak, beldurrez, lotsaz edota Justiziarekiko konfiantza faltagatik, gizarte patriarkal honen beste tresna bat baino ez delarik.

Egoera honen aurrean, jendea animatu nahi dugu asanblada eta mobilizazio feministetan parte hartzera, borrokarako modu kolektiboak artikulatzen segitzeko, elkarri lagunduz, elkar zainduz eta autodefentsaren bidez, erasotutako pertsona guztiek gure goxotasuna, laguntza eta babesa senti dezaten, eta horrekin batera, pausoak eman ditzagun Heteropatriarkatua behingoz suntsitzeko.

#ErasorikEzErantzunikGabe #NingunaAgresiónSinRespuesta GORA BORROKA FEMINISTA!

Donostiako Asanblada Feministak deitutako manifestazioa Donostiako kaleetan.
Manifestación convocada por la Asamblea Feminista de Donostia recorre las calles
Iturria/Fuente: @luciaBaskaran (Twitter)

Son al menos 7 las denuncias presentadas estos días de Semana Grande relacionadas con agresiones sexuales machistas, que incluyen la violación de una menor de edad, tocamientos, intento de secuestro con fines de agresión sexual, grabaciones, a las que hay que añadir el joven en coma al ser golpeado por el exnovio de una chica con la que estaba hablando, todo ello muestra de una sociedad machista en la que las niñas y mujeres son un mero objeto de deseo que se puede consumir cuando el hombre lo decide y una posesión más, una propiedad privada.

Mediante este comunicado, CNT Gipuzkoa muestra su más enérgico rechazo a todas estas agresiones y a todas las demás sufridas por otras niñas y mujeres que, por miedo, vergüenza y/o falta de confianza en la Justicia, que es otro instrumento al servicio de la sociedad patriarcal, deciden no presentar ninguna denuncia.

Ante esta situación, queremos animar a que la gente participe en las asambleas feministas y en las movilizaciones convocadas, para seguir articulando formas colectivas de lucha, de apoyo mutuo, de cuidados y de autodefensa, para que todas las personas agredidas sientan nuestro cariño, apoyo y protección, y además seguir dando pasos para que de una vez por todas se acabe con el Heteropatriarcado.

#NingunaAgresiónSinRespuesta #ErasorikEzErantzunikGabe GORA BORROKA FEMINISTA!