(bideoa) CNT SANMIGEL FRONTEAN-EN EL FRENTE DE SAN MIGUEL, ELGOIBAR 1936

CNTren Oroimen Historikoaren taldeak testu txiki bat prestatu dugu Gipuzkoako mendiak zeharkatu zituzten miliziano guztien omenez, eta bereziki Elgoibarko Sanmigeleko frontean aritu zirenen oroitzapenean, gure lurrean faxistak botatzeko egindako ahaleginagatik. Oroimen hau berreskuratzea ezinbestekoa da gaur egungo egoera ulertzeko eta baita ere aintzat hartzeko nolako adorez ekin zion hainbeste jendek zeregin iraultzaileari.

Desde el grupo Memoria Historica de CNT, hemos editado un pequeño texto de reconocimiento a todxs lxs milicianxs que recorrieron los montes de Gipuzkoa, y en particular a quienes estuvieron en el frente de San Miguel en Elgoibar, para frenar el avance fascista en la tierra que vivimos. Recuperar su memoria es indispensable para comprender cómo hemos llegado hasta hoy y poder vislumbrar el valor de muchas personas que no dudaron en su cometido revolucionario.

Bideo hau ere ikus dezakezu testuarekin batera.

Con este texto hemos editado este vídeo que puedes ver.

cnt en el frente de San Miguel

Advertisements

DOMINGO 23 DE SETIEMBRE, SALIDA MONTAÑERA EN HOMENAJE A LA LUCHA DE TODOS LOS MILICIANOS.

El domingo 23 de Setiembre, el grupo de Memoria Histórica (MH) de CNT hemos organizado una nueva salida montañera por las faldas del monte Kalamua en Elgoibar, para mantener vivos en el recuerdo a todos los milicianos que sacrificaron sus vidas por ese ¨mundo nuevo que llevamos en nuestros corazones¨. A día de hoy las instituciones han construido un relato que ignora la entrega de muchas personas llegadas de muchos puntos geográficos, que no dudaron en combatir al ejercito sublevado y fascista con sus tercios requetés al frente. En esta área geográfica se estableció la primera linea defensiva que frenó el avance fascista, produciéndose montones de escaramuzas militares y la incorporación de los gudaris, despues de dos meses, a la defensa de La República.

La marcha saldrá a las 10.00h del merendero de la ermita Sanpedro y durará alrededor de las cuatro horas por trincheras y caminos que fueron escenario de los hechos mas luctuosos de la historia de los pueblos de Iberia en el siglo XX. Escucharemos los relatos que un compañero de la CNT lleva tejiendo, no sin dificultades, durante estos últimos años. La mendi-martxa es abierta y tu asistencia bienvenida. ¡Te esperamos!

1936ko Irailak 13 ¡Viva la lucha de todos los milicianos! Gora milizianoen borroka!

Aurreko ostegunean, irailak 13, CNTko hainbat kidek Donostiako Udalak antolatutako ekitaldian parte hartu zuten -frankismoaren biktimei omenaldia- asmo argi batekin: gogoratzea eta gogoraraztea Donostiako Komunari lotutako milizianoak bertan izan zirela borroka sutsuan. Behin eta berriz saiatu dira milizianoen borroka ahazten eta ezabatzen, baina guretzat argi dago: Gora miliziano guztien borroka! Irailaren 13an sartu ziren Donostian altxamenduko ejerzito faxista, errekete nafarrak aurrean zihoazelarik. Gure oroimenean daude zalantza izpirik gabe borrokara irten ziren pertsona milizioanoak, Errepublikaren defentsan zein faxismoa geldiarazteko irten zirenak. Gogoan zaituztegu!

El jueves 13 de Setiembre, varios konpas de CNT acudieron al acto organizado por el ayuntamiento donostiarra -acto de homenaje a las víctimas del franquismo- con la finalidad de reconocer a los combatientes milicianos de La Comuna de Donostia, que parece ser, la institucion quiere olvidar y borrar. Para nosotras es claro que ¡Viva la lucha de todos los milicianos! El 13 de Setiembre es la fecha de entrada , en la ciudad donostiarra, del ejercito sublevado fascista, con los requetés navarros al frente. En nuestra memoria están todas aquellas personas milicianas que saltaron sin dudarlo, bien en defensa de La Republica, bien a detener el avance del fascismo. ¡Vuestro recuerdo vive en nosotras!

(Audio) Mendi Martxa por el frente de San Miguel, Elgoibar

 

MMK0023

Aurreko ostiralean, abuztuak 10, 7 pertsonako talde bat Elgoibarko S.Pedro ermitara hurbildu ginen, CNTko kide baten gonbiteari erantzunez.

Kide honek urteak daramatza Kalamua mendiaren ingurua urratzen, bertan borroka ugari izan ziren errepublikaren aurka altxatutakoen eta bere alde borrokatzeko bizitza emateko prest zeuden milizianoen artean. Gipuzkoako gertakariak altxamenduaren hasierarekin batera hasi ziren, eta ez ziren gutxi izan.

Irun erori zenetik Bizkaiarekin mugan izandako defentsa-posizioetara hilabete luze bat pasa zen, denbora horretan herriaren seme-alabak atzera egin behar izan zuten, Gipuzkoako mendien aldera. Gehienentzat, bizi-odisea bat izan zen.

Baselizatik bertatik abiatuz, Kalamua mendiaren magaletik Morkaiko mendira jo genuen, oraindik dago bertan monumentu frankista, eta handik San Miguel baselizara jaitsi ginen. Hainbat babes-lubakitan egin genuen geldialdia, Joxerra kidearen azalpen interesgarriak entzuteko. Ondoren dituzue entzungai.

Mendi-martxak lau ordu baino gehixeago iraun zuen eta arratsaldea goxo amaitzeko, afarimerienda egin genuen, San Pedroko baselizako merenderoan.

El pasado viernes 10 de Agosto un grupo de 7 personas nos acercamos a la ermita de S.Pedro, en Elgoibar, recogiendo la invitación de un compañero de la CNT, que lleva varios años pisando el rastro en los alrededores del monte Kalamua donde se produjeron muchas escaramuzas entre el ejercito sublevado contra la republica y los milicianos y milicianas decididas a defenderla con su vida. Los episodios vividos en la provincia Gipuzkoa fueron inmediatos a la sublevación y no fueron pocos.

Desde la caída de Irán hasta las posiciones defensivas en la muga con Bizkaia paso un mes largo, donde los hijos del pueblo fueron retrocediendo hacia posiciones de resistencia por todos los montes guipuzkoanos. Para la inmensa mayoria de ellas una odisea vital.

Partiendo de la misma ermita cogimos el camino que nos llevaba por las faldas del monte Kalamua al monte Morkaiko, donde todavia está instalado el monumento franquista, y desde alli bajamos a la ermita de S.Miguel. Varias han sido las paradas en las trincheras defensivas, acompañadas por las explicaciones del compa JoxeRa y que a continuacion podeis escuchar.

La marcha duró algo mas de cuatro horas y terminamos la jornada con una afarimerienda en el merendero de la ermita S.Pedro que bordó la exquisitez de la tarde.

MMK002En el frenteSMIGUEL

El cuarto fin de semana-bien el dia 22 o 23 am-de Setiembre se esta preparando otra mendi-martxa en abierto para todas las que querais asistir. ¡Animaros!

ZUBIETAKO LUBAKIETARA MENDI MARTXA

Gaur Zubietako lubakietara igo gara, gure historiako pasadizo tristeenetako bat gogoratzeko. Faxista eta genozida batzuek jotako estatu kolpe batek eragin zuen gerra krudel bat gogoratzeko igo gara.
Gerra horrek, milaka hildako utzi zituen gerra fronteetan, fusilamenduetan, torturetan, atzerrian… Guk ez dugu ahaztuko eta are gutxiago barkatuko. Azken desagertua agertu arte segituko dugu, egia, justizia eta erreparazioa eskatzen.
Azkeneko urteetan, faxismoa desagertu ez eta gainera ikusten ari gara nola segitzen duen min egiten. Uda honetan bertan ikusi ahal izan ditugu “Aterpe 1936-Aztarna” Artxandako monumentuan eta Urbasako Otsoportillo siman dagoen eskulturan egindako pintadak. Horiek ez dira Europako parlamentu guztietan itxura hartzen ari den iceberg baten punta baino.
Gure kide Durrutik gerra garai hartan esaten zuen bezala, “Faxismoari ez zaio diskutitu behar, faxismoa txikitu egin behar da.

(En castellano a continuación)

Continue reading “ZUBIETAKO LUBAKIETARA MENDI MARTXA”

Faxistak Donostian sartu zireneko 80. urteurrena dugu gaurkoa

Donostia, 2016-9-13

Faxistak Donostian sartu zireneko 80. urteurrena dugu gaurkoa. Noiz joan ziren edo noizbait joanak diren ez dago hain garbi. Galdetu bestela 2016an (Franco hil eta 41 urtetara) legez kanporaturik darraien ANVkoei.

Gaurko efemeridearen garrantzia ukatu gabe, 1936ko irailak 13an Chiapusok Donostiako Komuna deiturikoa galdu bazen ere, langile borrokak ez zuen etenik izan. Besteak beste, 68 urte bete ziren atzo lehergaiz kargaturiko abionetatxo bat Kontxako estropadetara etorri eta Franco garbitzen saiatu zela. Ez zen posible izan. 62an ETArekin auzolanean Aieteko jauregi bidean eginiko saiakera ere hutsala irten zen.

Faxismoaren genozidioak ere bere martxa jarraitu zuen. Ez zen etenik izan irailak 13 hartan.

Gaur hemen bildu gaituen urteurrenak irakurketa positiborik badu, hausnarketara garamatzalako da. Nola demontre lortu zuen langileri antolatuak, herri armatuak uztailean irabazitakoa irailerarte mantentzea? Pasaiako arrantza industriaren kolektibizazioa, Noam Chomskyk “aro garaikideko iraultza sozial sakonena eta eredugarriena”tzat duen tokian tokiko prozesu iraultzailearen erakusgarri.

Langileri antolatuak larrutik ordaindu zuen bere ausardia. Dozenaka eta dozenaka mila iraultzaile erahilak izan ziren, desagerraraziak.

Ahanzturatik berreskuratzearren, horra hiru izen:

Benigno Menéndez Menéndez, asturiar jatorriko anarkosindikalista. Urbieta kaleko borrokaldian preso erori eta biharamunean (uztailak 23) Loiolako patioan fusilatua.

Eta Amador Franco Cazorla eta Antonio López Montes gazte anarkistak, 1947ko apirilak 21ean Loiolako kuartelean egindako gerra kontseiluan hiltzera kondenatuak. Ondarretako kartzelan hilabeteetan sufrituriko torturen ondorioz ejekuzio datararte biziraungo etzutelakoan, gau hartan sikario falangista batzuk kuarteletik eraman zituzten. Gaur arte.

Ustez Donostiako eta Gipuzkoako lehen eta azken fusilatuak dira, baina ez dira Udaletxearen zerrendetan agertzen.

Aurten, faxismoak errepresaliaturiko udaletxeko kideen omenezko ekitaldi bat burutu da eguerdian. I

Instituzio publikoek memoria historikoa lantzerakoan egin ohi dituzten trakeskerietako bat gehiago: hauteskunde kanpaina tartean, mugimendu memorialistarekin kontatu gabe eta giza eskubideen arloko nazioarteko legedia alboratuz.

Zentzu horretan, gure harridurarako gaitasuna aspaldi agortu zen. Hiru urte dira udal langile errepresaliatuei egin zitzaien omenaldi instituzionalaz. Jasan zuten errepresioa heuren militantzia politiko eta batipat sindikalarengatik izan bazen ere, udaletxeak ez gintuen erakunde historiko politiko eta sindikalak gonbidatu. Horrelako hamaika ikusitakoak gara tamalez.

Donostia berreskuratuko badugu, komenigarria litzateke aiton amonek nola irabazi zuten aztertzea:

Borrokatu aditza singularraren lehenengo pertsonan deklinatzen hasita (pluralera, herrira, iristeko modu bakarra)

Lantokiko eta kaleko borroketan batasuna bermatzeko, ordezkaritza unitario bakarra onartuaz: asanblada, autogestio eta federalismo osoan, bitartekaririk gabeko ekintza zuzena taktikatzat eta klase elkartasuna eta askatasuna prozesu osoaren helburu eta aldi berean dinamizatzaile direlarik.