Errusiar erruleta Tremefil-Izaguirren / El juego de la ruleta rusa en Tremefil-Izaguirre

 

Tremefil-Izaguirreko CNT Sekzio Sindikalak salatu nahi du enpresa-zuzendaritzak oso joko arriskutsuan jarri gaituela. Bitartean, gehiengoa duen sindikatuak ez du gaitasunik ezer egiteko, edo beste aldera begira dago, edo ez du ezer egin nahi izan… ez dakigu, baina euren artean arrisku prebentzioko ordezkaria dago eta berak hartu beharko luke ardura. Zein izango ote bere ixiltasunaren prezioa…

Tremefil-en denbora gehiegi daramagu erruleta errusiarrean, istripuz istripu, eta berdin jarraitzen dugu. Zirkinik egin gabe, bala hiltzailea noiz irtengo zain. NAHIKOA DA!

Nahikoa da! Amaitu daitezela pisu handiko materialak kargatu eta manipulatzeko prozedura bakun eta oinarrizkoak.

Nahikoa da! Amaitu daitezela makinak martxan jartzeagatik egiten diren segurtasun-neurrien murrizpenak.

Nahikoa da! Amaitu dadila makina eta lanabesen mantenu-falta.

Nahikoa da! Amaitu daitezela ekoizpen-errendimendurako grafikak, egiten duten gauza bakarra istripu-giroa elikatzea da, tentsioa eta urduritasuna dela eta.

Nahikoa da! Amaitu dadila ETTetako langileei eta enpresakoei ematen zaien tratu iraingarria. “Bakardadean” egiten diren mehatxu-bilerak, zein langile eskasa zaren esateko, arrazoi justifikaturik gabe eta defentsarako inolako aukerarik gabe, kaleratua izateko beldurrez. Horrek urduritasun-egoerara garamatza eta ondorioz, gauzak segurtasunik gabe egitera bultzatzen gaituzte. Horrela gertatzen dira istripu asko. Errua, gainera, langileari leporatzen zaio.

Nahikoa da! Amaitu dadila Tremefil-eko zuzendaritza anker, zitala. Lan-istripua izanez gero, abandonaturik uzten zaitu. Istripua izan duen langileari esaten dio larrialdietara bere kabuz joateko.

Noiz arte! NAHIKOA DA!

Desde la Sección Sindical de CNT en Tremefil-Izaguirre queremos denunciar el “peligroso juego” al que se nos está obligando a participar por parte de la dirección de la empresa. Todo ello desde luego, con el beneplácito y colaboración del sindicato mayoritario en la empresa. Su nula capacidad o su mirar hacia otro lado resultan cuanto menos inquietantes, máxime cuando se encuentra el delegado de prevención entre ellos. Cuál será el precio de su silencio…

En Tremefil llevamos jugando a la ruleta rusa demasiado tiempo ya. Accidente tras accidente y seguimos igual. Impasibles, esperando a que salga la bala mortal. Es hora de decir ¡BASTA!.

¡Basta! A las operaciones rudimentarias de carga y manipulación de grandes pesos.

¡Basta! A las manipulaciones que se hacen a las maquinas para poder funcionar minimizando las medidas de seguridad de las mismas.

¡Basta! Al nulo mantenimiento de toda máquina o herramienta de trabajo.

¡Basta! A las graficas de rendimiento de producción, que lo único que hacen es crear un clima de accidentes por tensión y nerviosismo.

¡Basta! Al trato que se le da al personal de ETT y de empresa. Reuniones amenazantes en “solitario”. En la que te dicen lo mal trabajadxr que eres. Sin razón justificada y sin poder defenderte por miedo a ir a la calle. Lo cual conduce a un estado de nerviosismo, impulsándote a hacer las cosas sin seguridad. Con el resultado de accidente. Después dicen que la culpa es del/ de la trabajador/a.

¡Basta! A la dirección inhumana, ruin de Tremefil, que en caso de accidente te abandona. Te dice que vaya el accidentadx por sus propios medios a urgencias.

¡Hasta cuándo! ¡BASTA YA!

Advertisements