Lan istripuan beste azpeitiar langile bat hil da

Uztailak 3.  Lan istripuan Azpeitiar bat hil zen. Abuztuak 25. Lan istripuan beste azpeitiar langile bat hil da. Ez dira bi hilabete igaro bi berri latz hauek kolpatu gaituztenetik. Eta tarte honetan, zoritxarrez, beste hainbat dira Euskal Herrian hil diren langileak. Karrantzan, Durangon nahiz beste zenbait txokotan 8 langilek galdu baitute bizitza 8 aste hauetan. Asteko langile bat.

2017. urtean 8 pertsonek galdu dute bizitza lanean edo lanera bidean zirela gure eskualdean. Hego Euskal Herrian berriz, 42 izan dira lan istripuetan hil diren herritarrak.

Datuek nabarmen adierazten duten gisan, heriotza hauek ez dira zoriaren ondorio. Egiturazkoa den arazo baten aurrean gaude. Prekarietatea izena duen arazo baten aurrean gaude. Etenik gabeko irabaziak bilatzen dituztenek prekarietate egoera latzak ezarri dituzte langileen bizkar. Lanaldi luzeak, presioak, baldintzetan etengabeko murrizketak, mehatxuak eta kaleratzeak.

Langileak lanean hiltzea kapitalismoaren adierazpen gordinenetako bat da. Kapitala bizitzaren gainetik jartzearen ondorioa hain zuzen ere. Izeberg-aren puntan ditugu heriotza hauek.

Nahikoa da. Jasanezina da egungo errealitatea. Herritarrok duintasunez bizitzeko lan egin nahi dugu, ez inoren menpeko lanetan hiltzeko. Ezin dugu hurrengo heriotzaren zain egon.

Ela, Lab, CNT, Azpeitiko gaztetxea, elkar ekin, ernai, bildu

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s